XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KOKOLO.- Hasi.
KIKILI.- Normalean zurgindegiek bezeroen enkarguak betetzen dituzte itsu itsuan.
KOKOLO.- Argiztu hori.
KIKILI.- Adibidez, norbaitek ohe bat nahi badu, ohea enkargatzen dio zurginari.
KOKOLO.- Bai.
KIKILI.- Eta ohearen neurriak bezeroak ematen dizkio zurginari.
KOKOLO.- Bai.
KIKILI.- Zurgina automata bat da.
KOKOLO.- Bai.
KIKILI.- Bezeroaren lana egitera mugatzen da.
KOKOLO.- Bai.
KIKILI.- Hori da zurgin normala.
KOKOLO.- Bai.
KIKILI.- Guk ez dugu horrela funtzionatu behar.
KOKOLO.- Baia!
KIKILI.- Horiek zurgin normalak dira.
KOKOLO.- Bai.